Garaikideak zentroak sustatutako Nafarroako musika garaikidearen jaialdia da NAK. 2015. urtetik ospatzen da jaialdi hau eta urtero Iruñean (Nafarroan) ospatzen da irailean zehar. NAK ikerketa, sorkuntza eta interpretazio musikala egiteko espazioa da eta aldi berean pentsamendua, eztabaida eta hausnarketa prozesuak sustatzen ditu. Garaikideak zentroak beti bilatu izan du kooperazio zein sinergia lerroak sustatzea entitate kultural, artistiko eta social desberdinen artean, espazio musikalak zein estetikoak bultzatuz. Aldi berean, ikaskuntza eta integrazio sozialerako espazioa bilakatzen da. NAK formakuntza eta ikaskuntza lanak ere bultzatzen ditu. Urtero lerro berrien jarduerak antolatzen dira publiko berria bermatzeko. Gainera, jaialdiaren sustapena eta tinkotasuna lortzen da etorkizunean musika garaikideari lekua bermatuz.

web NAK Festival 2021

 

 

Kontzertu honetan aipatzen diren obren abiapuntua bat-egitea da, adiera literalenean: bi gauza desberdin edo gehiago elkartu eta bakarra osatzea. Fusio mota desberdinek osatuko dituzte programako lanak: fusio estilistikoa, fusioa naturan dagoen prozesu fisiko gisa edo izarren fusio nuklearreko prozesuak. Erabateko estreinaldiko lau obra, CMC Garaikideak taldeko autoreek osatuak, diziplina anitzeko adierazpen akustiko eta eszenikoa sortuko duen kontzertu berritzaile baterako.

“Fusión” emanaldiak soinu- eta ikus-munduen elkarreragina proposatzen du teknologia berrien bidez. Errealitate birtualeko 3Dko betaurrekoen bidez, Miren Karmele Gómez artistak berak bakarrik hautematen dituen irudi bisualak kolore bidez sortzen ditu, gaitasun sinestesikoari esker. Karmelek zuzenean entzun (eta ikusten dituen) lanak aldi berean marraztu eta proiektatzen dira, ikusleek adimen sinestesikoen unibertso zoragarria ezagutu eta ikuskizun paregabe eta errepikaezinaz goza dezaten.

PROGRAMA:

Fragen I. Poética y finitud (2021)*
Egilea: Ignacio Fdez. Galindo
Interpreteak: Ignacio Fdez. Galindo y Pablo Arricibita (set de electrónica), Sergio Eslava (saxos).

Punto de Fusión (2021)*
Egilea: David Cantalejo Gómez
Interpreteak: Irene Villar (flauta), Xabi Olazabal (acordeón).

Lotura batura (2021)*
Egilea: Aitor Urquiza Cirauqui
Interpreteak: Ainara Martínez (txistu, txirula, salterio, tamboril y tambor grave), Xabi Olazabal (acordeón).

Nova (2021)*
Egilea: Yolanda Campos Bergua
Interpreteak: Irene Villar (flauta y piccolo), Sergio Eslava (saxo barítono y spring drum).

*Erabateko estreinaldia. NAK Festivalaren enkarguz sortutako obra. 

ARTISTAK:
CMC Garaikideak. Sorkuntza eta interpretazio musikala. 
Artista bisuala: Miren Karmele Gomez Garmendia (mk11).