Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia 2007ko urriaren 25ean eratu zen Donostian, Eusko Ikaskuntzaren ekimenaren eraginez eta euskal hizkuntza eta kulturak finkatuta dauden lurraldean kokatutako Unibertsitate guztien laguntzaz. Jakiunde, maila goreneko erakunde aholkulari gisa, gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuz sortu zen. Asmoa da ereduzko erakundea izatea, osaeran nahiz jardueran; gidaria izatea, zorroztasun zientifikoarengatik eta ezagutzarengatik eta ekintzekin eta aholkuekin gaur egungo arazoetarako egokiak diren irtenbideak aurkitzen laguntzea.

JAKIN-MINA ZIKLOA

Jakin-mina Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeetako DBHko 4. mailako gazteentzako programa bat da, bere alorrean goi mailakoak diren adituen diziplina anitzeko hitzaldi-ziklo sorta batez osatua. Zikloak Bilbon, Doonostian, Gasteizen eta Iruñean egiten dira. 

Jarduera honekin, Jakiunek gazteon jakintza maila aberastu eta haien jakin-mina piztu nahi du, ezagutzen ez duten oro deskubritzeko grina sorrarazita. 

Jakin-minak Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren babesa du, eta honako erakudne eta unibertsitateen lankidetza: Nafarroako Kutxaren Fundazioa, Kutxa Fundazioa, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Polymat. 

Sinesk-ek hitzaldia eman zuen 2022ko urriaren 21ean CIVIVOX aretoan, 2022-2023ko Nafarroako zikloari hasiera emanez: