Nire ingeleseko irakaslea Catherine da. Arras jatorra eta alaia da eta
harrituta gelditu zen sinestesiaren ingurukoak kontatu nizkionean. Aipatu nion, tarteka, zenbait jaki dastatzerakoan koloreak ikusten nituela.
Hurrengo astean, Kanadako txokolatina berezi bat eman zidan probatzeko. Ez nuen jaso eta berehala dastatu. Etxean probatu nuen, eta hara non, sekulako laino laranja eder bat agertu zen niren egongelan. Margotu egin nuen.