Baztanen ospatzen da urtero Baztandarren Biltzarra, eta aurten, besta horretarako lan bat proposatzeko aukera eman didate (mila esker antolakuntzari).
Datorren ekainaren 14ean Arizkunenea Kultur Etxean sinestesiari buruzko hitzaldia eginen dut.
+Diario de Noticias: Baztandarren Biltzarra con un cartel sinestésico
Inguratzen gaituena gure zentzumenen bitartez jasotzen dugu. Txikitan, 5 genituela ikasi genuen: usaimena, ukimena, dastamena, entzumena eta dastamena. Baina? ba al zenekien, pertsona batzuri zentzumenak batzen zaizkiela? Posible dela, lore baten usaina ikustea? Pertsona horiek sinestesia dute, mundua ?ez hain ohiko? modu batean jasotzen dute.
Baztandarren Biltzarreko aurtengo irudiak sinestesia duen baztandar batek egin du, eta horretan, irrintzi baztandar bat biltzen da. Irrintziaren soinua, irudi bihurturik, errealitean gertatu bezala.
Baztandarren Biltzarrak euskualdunak batzeko besta da, eta ez dago euskal bestarik irrintzirik gabe :-) Irrintziaren dardara heldu da! Baztandarren biltzarra heldu da
Irrintzia: Josune Galarregi
Marrazkia M. Karmele Gomez (www.sinestesia.eus)
[ Kartelean Iosune Galarregi Elizondarrak egindako irrintzia agertzen da, Baztango herriez inguraturik ]
info+ >> Lotura honetan Baztango 15 herriak ikus ditzakezue