2018ko abenduan "Ciencia en el Bar" ekitaldirako hitzaldi bat prestatu nuen. Horretan, astronomia eta sinestesia nahastu nituen, eta hemen, hitzaldi horretarako espreski egindako hiru lan daude.
Esanahi bereko hitzek hizkuntzaren arabera kolore desberdinak dituztela agerian utzi nahi izan nuen . Nire kasuan, esperientzia konkurrenteen koloreak bokaletatik datoz eta testurak aldiz, kontsonanteetatik. Hiru eredu hauetan sinestesia asoziatiboaren hiru adibide agertzen dira. Berriz egingo banu, ez lirateke marrazki berberak aterako. Momentuan gertatzen denak badu garrantzia sinestesian.
Sarrera honen argazki nagusian "Gerrikoak" hitza da ageri dena.
Hemen behean aldiz, baduzue hitz berbera nola ikusi nuen gaztelaniaz eta ingelesez.
Hitz margotua: Cinturón
Hitz margotua: Belt
Ekitaldiaren kartela